XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRETOREAREN AMORRAIAK

Erriko Erretoreak askotan eramaten zuen Pernando berekin bazkaltzera, orrela parra naikoa egitearren.

Bein batean joan zan bazkaltzera, ta entzun zuen bikarioa ta neskamea sukaldean izketan ari zirala, ta bi amorrai aundienak gaberako gordetzea erabaki zutela.

Pernando'k ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezela bazkari-tokira bildu zan.

Bazkaritan asi dira, amorraiak ekarri dituzte, ta Pernando'k artzen du bat, eltzen dio isetsetik, buruz-bera jartzen du, belarriondora badarama, ta an dabilki batian gora, bestian bera, aro berian, begiakin, aboakin eta sudurrarekin imintzio mota guziak egiten dituela.

Bikarioak; arriturik, galdetzen dio: - Baña, Pernando: ¿zer esan nai dute orain darabilkizun sorgin-antzeko katramil oiek?.

Ez zion Pernando'k lenbizikoan erantzun, baña Erretorreak jarraitu zion bere galdeketari, ta ona, azkenik, Pernando'k zer erantzun zuen:.